SD karta batean, disko gogor batean… Argazkiak baziren baina nahi gabea ezabatu dituzu ?

Testdisk eta Photorec progamak lagun zaitzake.
Ikus : http://www.cgsecurity.org/wiki/TestDisk

Adibidez, ubuntu-pean :
– Programa instalatu
– Terminala batean : (sudo photorec)
1
– Disko ona hautatu
– Partizio ona hautatu
– Partizioaren formatua hautatu (ext2/ext3/ext4 edo FAT/NTFS…)
– Karpeta helburua hautatu (Berreskuratutako dokumentuak grabatuak izanen diren lekua) (oharra : karpetaren helbidea agertzen da gainean, eta azpi-karpeten zerrenda berean, nahiz eta grafikoki gainmarratua den azpikarpeta aukeratua dela iduri duen, gainean agertzen den karpeta da hautatutako helburua)
– Berreskuraketa abiatu :
2

Hautatu duzun karpetan, programak “recup_dir” karpeta bat sortu dizu eta han ezarri berreskuratu dituen dokumentu guziak (.jpg, .png, .doc, .pdf, eta bar luze bat)

Oharrak :
– Karpeta berriak root eskubideak ditu, bera jabea aldatu behar zaio (sudo administratzailea /bidea/recup_dir.1/)
– Fitxategiek izena galtzen dute.

(Iturria : http://forum.ubuntu-fr.org/viewtopic.php?id=145336)

 

ubuntu-logo