The Latest

Sozi

On uztaila 4, 2013, in Aurkezpenak, Elkarte bat kudeatu, by
0

Irudian klikatu :

Sozi Inkscape softwarearen gehigarri bat da. Hari esker aurkezpen biziki dinamiko eta grafikoak egiten ahal dira.

Lanak Linux, Windows edo Mac OS-ekin sortzen ahal dira.

Emaitza edozein nabigatzailearekin irakurtzen ahal da.

 

 

 

Yoono

On uztaila 4, 2013, in Informazioa bildu, by
0

Yoono Firefox edo Chromen gehigarri bat da. Sare sozialetako informazioak biltzen ditu.

Non du interesa ?
– Nabigatzailearen ezkerreko partean zutabe bat sortzen du : interneten nabigatzean sare sozialak begi pean egoki dira.
– Sare guzietako (twitter, facebook, linkedln…) eta kontu guzietako (facebookeko kontu pertsonala + kontu profesionala adibidez) informazioak biltzen ditu
– ezarpenak nahi bezala lantzen ahal dira (jakinarazi norbaitek zerbait publikatzen duelarik, baina ez hitzordu batetara gomitatzen nauelarik, adibidez)

http://www.yoono.com/

 

Framadate

On uztaila 4, 2013, in Elkarte bat kudeatu, by
0

Framadate

Batzuek ezagutzen dute doodle, bilkurak jende anitzen artean finkatzeko erabilia dena.
Librean framadate bada, hain sinplea, hain erosoa, hain eraginkorra… eta egun batez euskaraz (itzulpenari norbait lotu orduko…)

Zer egiten du ?
– Galdeketaren izena eta azalpenak ezarri
– Data proposamenak aukeratu
– Tenore proposamenak aukeratu
– Baieztatu eta lotura bat lagunei igorri
– Lagunek zehazten dute noiz libre diren
– Data egokiena zein den agertzen da.

http://framadate.org

 

feedly

On uztaila 4, 2013, in Informazioa bildu, by
0

Feedly

Feedly agregatzaile bat da, iturri desberdinetako informazioa leku bakar batean biltzeko, RSS harien bidez, bereziki.

Egokia prentsa guneen jarraipena egiteko, blogak segitzeko (artikulu berrietaz segidan jakinean izateko), alerten kudeatzeko…

www.feedly.com

 

TalkWalkerAlerts

Google Alerts gelditu zenez, irtenbide bat atxeman behar zen.

Zer egiten du ?
– Interneten zuk aukeratu hitz bat edo erranmolde bat baliatua den aldi oro, abisatzen zaitu, mailez (egokia hitz arraroentzat) edo Rss hari baten bidez.

TalkWalkerAlerts-en interesak :
– Hizkuntza ainitzetan xekatzen du
– RSSak kudeatzen ditu
– Google Alerts-en logika ber-bera erabiltzen du (nahitara)

www.talkwalker.com

 
Tresna-barrara saltatu